2026ko uztailaren 14tik urriaren 18ra
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako ERTIBIL BIZKAIA erakusketaren XLIV edizioa arte bisualen erakusketa ibiltaria Bilboko Rekalde Aretoan hasten da eta, Barakaldo eta Basauri udalerrietatik igaro ondoren, 2026ko abenduaren 30ean amaituko da Igorren.
Artista hauek saritu dituzte ERTIBIL BIZKAIA 2026an: Estela Miguel eta Markel González Elezkano, Natalia Suárez Ortiz de Zárate eta Jone Elorriaga Soto. Horiekin batera, honako hauek hautatu dituzte: Argiñe Ceballos Gelozaga, Raimo Galí i Munt, Jorge Isla, Ibon Landa Amutxategi, Idoia Leache Olagüe, Clara Letón Gil, Izaro Mazo Zuloaga, Martzel do Nascimento Goiria, Javier Ozcoidi, Julen Sainz de Rozas González, Solonur, Kathy Udaondo, Carmen Valero Rodríguez, Judith Voet eta Andoni Zamora Txakartegi.
1983an lehen edizioa egin zenetik, ERTIBILen helburu nagusia beti izan da Bizkaian sormen-lana egiten duten eta agertzen ari diren artista berriak bultzatzea eta sustatzea.
Epaimahaia honako hauek osatu dute: Amaya Suberviola García, Ertibil 2025 irabazi zuen artista; Natxo Rodríguez Arkaute, EHUko Arte Ederretako irakaslea; Garazi Arrizabalaga Cabrerizo, Durangoko Arte eta Historia Museoko zuzendaria eta Ane Lekuona Mariscal, Artearen Historian doktorea EHUn, eta erakusketaren harira argitaratutako liburuaren testuen egilea