Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Jarduerak

Hurrengo ebentuak

Ostadarra, udako tailerrak [+4]

Ekainean tailer ezberdinak prestatu ditugu Rekalde Aretoko erakusketetatik abiatuta txikienak oporretan daudela hauekin gozatu eta esploratzeko.

2026ko ekainaren 23a
11:30
Itzalekin jolasten. Aretoko leihateetan sortutako siluetak oinarri hartuta paisaiak egingo ditugu. Itzalen zuri-beltzetik kolore eztandara pasako gara.

[eusk/gazt]

2026ko ekainaren 24a
11:30
Kolorea jarriko diogu Nicholas Nixonen zuri-beltzeko argazki erakusketari. Zazpi kolore. Sail bakoitzerako kolore bat eta denak liburu ostadar bat osatzen.
[cast]

2026ko ekainaren 25a
11:30
Zenbat berde mota aurki ditzakegu zuhaitz batean? Egunaren unearen arabera koloreak aldatu egiten dira argiaren eraginez. Argiarekin eta kolorearekin esperimentatzeko tailerra.
[ing]

Doako jarduera aldez aurreko hitzorduarekin 944068532 zenabkian edo salarekalde@bizkaia.eus helbidean.